2023ko Frantziako Tourraren hirugarren etapa Baionan iraganen dela eta, Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak eta Pierre-Yves Thouault, Amaury Sport Organisation erakundeko txirrindularitzako zuzendariordeak, Antton Curutcharry, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariaren presentziarekin, lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute, euskara frantsesa elebiasunaren baloratzearen eta ezartzearen alde. © Mathieu Prat 

Kirola

Frantziako Tourra : Baionak eta ASO-k elebitasunaren erabilpenarako itun bat izenpetu dute

Ekainaren 22an, Jean-René Etchegarayk, Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak eta Pierre-Yves Thouaultek, Amaury Sport Organisation erakundeko zuzendari ordeak, lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute 2023ko Frantziako Tourreko hirugarren etapan frantsesa euskara elebitasuna ezartzeko.

Data honetan argitaratua

Hitzarmen honek, lehena antolatzaileentzat, euskararen baloratze, hedatze eta zabaltze ekintza ezberdinak bideratu nahi ditu nazioarteko hedadura duen kirol ekitaldi honen bidez. Euskara eta frantsesa ahozkoan erabiliko dira ekitaldian zehar, bai eta informazio euskarrietan, helmugaren, Tourra herriaren eta ibilbidearen komunikazioan ere.

Tourrari buruzko info gehiago > dedikatutako orria

2023ko ekainnaren 15eko  l'Écho de la cité telekargatu