Erakusketa
Plantu-Reza, Martine Pinsolle, Miguel Etxevarria, Mathieu Prat, Guillaume Fauveau eta Kardesch Didam-en erakusketan
Data honetan argitaratua
2024-2025 denboraldirako, Didam-ek « Euskal Herriko talentuak » erakusketa antolatzen du abenduan, Martine Pinsolle eta Miguel Etxevarria margolariak eta Mathieu Prat argazkilaria ohoratzeko. Urtarrilaren erdialdera, Guillaume Fauveau argazkilari baionarrari eskainiko dio erakusketa Didam-ek, eta gero apririlean, Kardesh artistari. Denboraldi aberats honi amaiera emateko, udako erakusketa Plantu eta Reza-ri eskainiko zaie. Munduari, aktualitateari, marrazkiari eta argazkigintzari buruz dituzten begirada gurutzatuek elkarrizketa anaikorra eta humanista iragartzen dute.
Argazki ardatz bati lehentasuna emanez, Didam-ek urtero bost erakusketa proposatzen ditu medium horretarako izen handiei eskainiak, baita tokiko artista garaikideei ere. Erakusketen osagarri gisa, proiektu bakoitzari buruzko bitartekaritza atal bat proposatua da, bai eta Arte eta Kultura heziketa ekintza bereziak ere, eskolekin, elkarte publikoekin eta gizarte egiturekin elkarlanean.
2024rako 40.000 bisitari baino gehiago izanik, Didam artearen eta kulturaren ezinbesteko lekua, eta San Ispiritu auzoaren bihotzean kokatua da.
Datak
- Eguberri: « Euskal Herriko talentuak », Martine Pinsolle, Miguel Etxevarria eta Mathieu Prat. Pintura eta argazkigintza, 2024ko azaroaren 22tik 2025eko urtarrilaren 12ra
- Negua: Guillaume Fauveau. Argazkigintza, 2025eko urtarrilaren 24tik martxoaren 23ra
- Udaberria: Kardesch. Pintura, 2025eko apirilaren 4tik maiatzaren 25era
- Uda : « Begirada gurutzatuak », Plantu-Réza. Argazkigintza eta marrazkia 2025eko ekainaren 6tik irailaren 7ra
Xehetasunak > didam.bayonne.fr