Gurpil handia tokian egonen da azaroaren29tik (ostirala), 2025eko urtarrilaren 31ra (ostirala), egunero 11:00etatik 20:00etara. © Mathieu Prat 

Merkataritza, Aisialdiak

Eguberriak, magikoak eta tradizionalak

Azaroaren 29a, ostirala gauetik goiti, « Eguberriak Baionan » bere arrakasta egiten duten animazioak berritzen ditu: zaldiko-maldiko izei erraldoia, gurpil handia, Eguberrietako merkatua, Eguberrietako zirkua (abenduaren 1a arte) eta desfileak.

Data honetan argitaratua

Xehetasunak> Noël à Bayonne

Aurten, Baionako Eguberrietako merkatuan 30 artisau egonen dira, gehienak lokalak, askotariko produktuak eta sorkuntzak proposatuko dituztenak: bitxiak, kandelak, osagarri eta arropak, kosmetikoak. Gourmet txabolek Eguberriko apairurako gomitatuak gozarazteko eskaintza osatzen dute,  txerriki, tisana eztiarekin, Eguberrietako gozogintzarekin edo gasnekin… Ibiltarientzat, Eguberrietako patata, Liège-eko gofreak, ardo beroa, gaztainak eta pintxoak dituzten txabola tipikoak ere tokikoak dira bertan jateko, zaldiko-maldiko izeiaren edo karruselaren bi itzuliren artean.