Biztanle berrien harrera antzokian © Ville de Bayonne - Paul Delecour 

Citoyenneté

Antzokian eta Herriko Etxean burutu da baionar berriei egindako harrera

Azaroaren 28an, osteguna, Jean-René Etchegaray, Baionako Auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak eta herriko kontseiluko hautetsiek hiriko biztanle berriak gomitatu dituzte Michel-Portal Antzokira.

Data honetan argitaratua

Abagunerako, Baiona bideo labur baten bidez aurkeztua izan zaie, auzapezaren eta zerbitzuetako zuzendari nagusiaren hitzekin segitua izan dena. Ondotik, parte hartzaileek, Herriko Etxeko Saloi Handian hiriko funtzionamendua jaso dute, kultura, garraio, merkataritza, turismo, hezkuntza eta beste hainbat arlotako eskaintzei buruz… Izan ere, zerbitzu desberdinetako herriko langileek (Egoera Zibila, herritarren parte hartzea, hizkuntza politika, kultura, kirola…) eta Hiriko partaide ezberdinek (Aek, Kontserbatorioa, Eszena Nazionala, Bil ta Garbi, Txik Txak…) erakus mahaiak atxiki dituzte informazio zabaltzeko.