Marc Martelli gitarran berezitua den arrabitegilea da. © Alexandra Vaquero 

Arte eskulangintza

Arte artisautzak egunerokotasuna edertzen du

Zer nolako grinak lanbide horietan ! Zenbat edertasun keinu zehatz eta errepikatu horietan. 2023ko «  Egunerokotasuna hobetuz  » gaia Eskulangintzaren Europako Egunen karietara martxoaren 27tik apirilaren 2a bitartean iraganen da.

Data honetan argitaratua

Egun hauetan zehar, Mauleko espartinen fabrikazioari buruzko hitzaldi bat, arte burdineria eta beirateen zaharberritzeari buruzko ibilaldi komentatuak, bai eta ere, Song zeramikari buruzko film proiekzioa eskainiak  izanen dira. Tailerren bisitak eta ezagutza teknikoen erakustaldiak ere agertzen dira egitarauan. Aurten, berrogoi bat sortzailek parte hartuko dute JEMAn. Larrua berritzeko, zeramikazko piezak sortzeko, serigrafia egiteko, makilak eta betaurrekoak egiteko betekizunetan ari dira. Zalantzarik gabe, egun hauek trinkoak eta esanguratsuak izanen dira.

Preludio gisa, Alexandra Vaquero argazkilariak hiriaren aberastasunetako bat osatzen duten talentu ezezagun horietako batzuk agerian uzten ditu : hainbat urtez, dozena bat arte artisauren keinuari begiratu eta segitu zion. Haren argazkiak apirilaren 3a arte ikusteke daude Bernède aldean dagoen Herriko Etxeko peristiloan.

JEMA programa ikusi