Behi lasterketa, San-Andres plazan © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Baionako Bestak

Hiriak 15 eta 17 urte bitartekoak gomitatzen ditu Hiritik Kanpoko Batzordean sartzera

Besten zentzuari eta baretzeari buruzko bere gogoetaren segitzeko eta sakontzeko, Baiona Hiriak 15 eta 17 urte bitarteko gazteak gomitatzen ditu Hiriko Kontseilutik Kanpoko Besta batzordean sartzera. Ekitaldia hobetzeko proposamenak egitea eskatuko zaie parte-hartzaileei, espero dutenaren arabera eta haiek bizi duten moduaren arabera.

Data honetan argitaratua

2020an sortua, Baionako Bestetako Hiriko Kontseilutik Kanpoko batzordea aholku eta hitzartze instantzia bat da, hiru hilabetean behin biltzen dena. 2024ko bukaera eta 2025eko hastapenaren artean, lauzpabost bilkura aurreikusiak izanen dira horrela. Sistematikoki eskola orduetatik kanpo iragaten dira, eta horrek errazten du bigarren hezkuntzako ikasleen parte hartzea. Topaketa horiei bi lan denbora gehitzen zaizkie: bata arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta bestea, Besten animazioari buruzkoa.

Proposamen horri erantzutea Besten antzezle izateko modu bat da, jadanik beren lorpenetan engaiatuak diren pertsonen sare batean sartzeko gomita bat.

Hautagaitzarako Bayonne Info Jeune 06 11 91 25 52 edo 05 59 59 35 29 / bij@bayonne.fr, edo permanentziak aseguratuak diren lizeoetan.