Eskolarako matrikulazoa zein eskolaz kanpoko matrikulazio eskarea berriak hezkuntza zerbitzuak bideratuko ditu, ondoko moldeetan :
- 2025eko irailean CPra itzuliko diren Baionako eskola publiko batean doazen sekzio handiko haurrentzat eta baita beren sektoretik kanpoko eskola batean doazen eta 2025eko irailean PSan sartuko diren TPS klase bereziko haurrentzat ere:
gurasoek, ikastetxearen bitartez, aurreizen emate orria errezibituko dute 2025eko apirilaren 25a baino lehen hezkuntza sailera egiaztatu, bete eta itzultzeko, 3 hilabete baino gutiago dituen helbidearen agiria erantsita. Izen-emate ziurtagiria postaz bidalik zaie ahalik eta lasterren, agiri horiek errezibitu ondotik. - Gainerateko izen-emateei dagokienez, gurasoek hezkuntza zerbitzuarekin harremanetan ezarri behar dute 05 59 46 60 32 edo 05 59 46 61 30 edo 05 59 46 60 45 telefonoetara deituz hitzordua harrzeko, ondotik Hall Cassin-era joan beharko dute:
- 2025eko martxoaren 3 tik martxoaren 14ra2023ko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako haurrentzat
- 2025eko martxoaren 24tik martxoaren 28ra, 2023ko urtarrilaren eta agorrilaren artean sortutako 2 urteko haurrentzat, 2025eko irailean eskolatzeko, TPS dispositibo barnean.
Izen emaite bat ere ez da kontutan hartuko 2025eko martxoaren 31tik maiatzaren 4a (barne) bitartean.
Zure haurraren izen emaitea egiteko, hitz ordu egunean derrigorrez eraman behar diren piezak
Harrera egina izanen zaizu Hall Cassin, Bernède karrika 3an. Ondoko piezak eraman beharko dituzu
- Familia liburuxka eta bi gurasoetako baten edo legezko arduraddunaren nortasun agiria
- Gurasoak separatuak badira, 2. gurasoaren idatzitako akordioa + bere nortasun agiriaren kopia
- Txertaketak egiaztatzen dituen haurraren osasun liburuxka eguneratua
- 3 hilabete baino gutiagoko bizileku egiaztagiri bat
- Euskal Herriko edo Seignanx eko CAFeko onuradun zenbakia
- RIB bat eskolaz kanpoko zerbitzuak ordaintzeko zordunketa automatikoa erabili nahi bada.
Txostenaren grabaketa ez da balioztatua izanen, eman behar diren piezen aurkezpen osoa egin arte.
Salbuespen eskaerei buruzko informazio gehiago (2025eko apirilaren 4a baino lehen bidaltzekoa).