Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza, Roland Hirigoyen, Habitat Sud Atlanticeko presidentea (HSA), eta Christine Lauqué, Baionako CCAS/HJLZeko presidenteordea eta Elkartasun gaietarako auzapezordea, proiektuaren arkitektoarekin. © Baiona Hiria - Mathieu Prat 

Adinekoak

Harambillet MAPOa: berreraikitze-lanaren azken fasean sartu da

Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza, Roland Hirigoyen, Habitat Sud Atlanticeko presidentea (HSA), eta Christine Lauqué, Baionako CCAS/GEHZeko presidenteordea eta Elkartasun gaietarako auzapezordea, berreraikitzen ari den Harambillet MAPOa bisitatu zuten. Xavier Gauche proiektuaren arkitektoak zuen bisita komentatu urtarrilaren 26an, asteartearekin.

Data honetan argitaratua

Baiona Hiriak eta bere Gizarte Ekintzako Hiriko Zentroak (GEHZ) Mendekotasuna duten Adineko Pertsonen Ostataleku (MAPO) berria eraiki zuten 2018ko abenduan, egungo Harambillet MAPOAren gibeleko aldean, berrituko eta autonomia egoitza bihurtuko dutena.

Bi ardatz ditu xede bikoitz honek :

  • egungo egituratik hurbil dagoen MAPO berria eraikitzea, 80 tokiko edukiera ukanen duena, eta honekin batera Alzheimer eritasuna (edo patologia baliokidea) zaintzeko 14 lekuko berariazko unitatea txertatzea bertan ;
  • MAPO berriaren eraikuntza bukatu ondoren, MAPOaren egungo eraikina zaharberritzea, autonomia-egoitzaren zerbitzuak han kokatzeko.

    Lehengo egoitzak Unitate funtzionala eta jatorrizko edukiera (70 toki) izanen ditu berriz.

Egutegia

Harambillet  MAPOarentzt atxiki den eraikin berria 2021eko maiatzaren bukaeran bururatzea espero da. Egoiliarrek eta taldeek 2021eko udan sartu behar lukete hor. Orduan hasten ahalko dira egoitza autonomoa bilakatzeko gisan egungo eraikina berritzeko lanak. Azken hauek, 12-14 hilabete artekoak, 2022ko udazkenean bururatu beharko lirateke, eta Soleil egoitzeko 70 egoiliarrei (gaur egun Breuer egoitzetan dena) 2022ko hondarrean instalatzeko parada emanen diete.

 

GEHZak elkarrizketa pertsonalizatuak antolatuko ditu Soleil egoitzan gaur egungo egoiliarrekin, egoitza berrian harrera egiteko moldeak aztertzeko, kasuan kasu eta pertsonaren autonomia mailaren arabera.

Partaidetza-proiektua

Proiketua HSAren obragintzapean kokatu da, honek AHEEren (Aturriko Herrialdeen Ekipamendu Enpresa) laguntza eta Gauche Muru Dupacq arkitekto bulegoarenarena, eskuratu ahal izan dituelarik, azken hau sentibera deitu arkitekturan sartzen diren egoitza zein medikuntza eta gizarte eraikin proiektuetan ezagutua baita. Hainbat hausnarketa eta kontsulta egin dira lehen erabiltzaileekin, erran nahi baita MAPOan lan egiten duten GEHZeko talde profesionalekin.