Didam-eko gela nagusia funtsezkoa da. Argazkilariak gizarte arazoekiko duen sentsibilitatea agerian uzten du, imigrazio kontua bereziki. 2018 urtearen bukaeran, errefuxiatuentzako Harrera zentroa sortzen zen, hirio jabetzakoan zen lokal batean, eta zentro horrek berehala hartu zuen Pausa izena. Etorkinak ez dira gelditzen hiru egun baino gehiago. Denbora hau elikatzeko, puxka bat berreskuratzeko aldatzeko erabiltzen dut... 150 ohez hornitua, hasiera batean Diakité elkarteko bolondresek eta Atherbeako langileek kudeatu dute larrialdiko aterpetze hori. 2021ean Herriko Etxeak Eta Euskal Hiriguneko Elkargoak eskua hartu dute zentroaren kudeaketan. Presazko prentsa eskaera baten ondorioz, Guillaume Fauveau-k hiru aste pasa zituen han, bere denbora pertsonalean. Bizitzako uneak atzemateko, nortasunak ihes egin beharrak angelu zuzenean moztutako ibilbideak aurkitzeko. Errefuxiatu politikoak gehiengoarentzat, ekonomikoak besteentzat... Bat erakaslea zen, bestea mekanikaria... Etxetik milaka kilometrotara, etorkinak besterik ez dira.
Eragin zinematografikoa
Erretratuen gelan Euskal Herriko nortasun handiko pertsonak agertzen dira - Lorentxa Beyrie, ETAko militante ohia, hogei urtez preso egon eta zigor osoa bete ondoren askatua, Irene, idazle eta militante feminista, Lilou Etcheverria, Frantziako Euskal Pilota Federazioko lehendakaria, Thierry Malandain, luzaz Malandain Ballet Biarritz-eko zuzendaria, Félix Buff, bateria jolea, Lolita Delmonteil, musikari eta kantaria... Estetika sofistikatua duten erretratuak, arreta handiz landutako eszenaratzea. Gela hau L’Heure bleue izeneko beste bati segida ematen dio. Planoek, Mexikon, Nevadan edo Tarnosen, badute puntu amankomun bat : « eguzkia sartu aitzin egin ziren, eta hiriko argiak argitzen diren unean, une hori anitz gustatzen baitzait, adierazi du argazkilariak. Gela bat eskaini diegu argazki horiei Amandine* Didam-eko arduradunaren aholkuei segituz, estetika piktoriko mota bat aurkitzen baitio nire lanari, Edouard Hopper margolari astatubatuarraren modura ». Argazki hauek AEBetako filmetatik atrea litezke, egia da. Karrika eta zerbitzuguneen plano zabalak, noraezean daabiltzanean hautemanak, ordu onean kutxan ezarriak. Cohen anaien zinema, David Lynch, Wim Wenders eta Aki Kaurismäkirena estimatzen dituela zehaztu du egileak.
Etenaldi estetiko bat, beraz, azken gelara sartu aitzin, beste errealitate modu batean murgiltzeko: justizia gehiagoren aldeko borroka, karrikako boterearen aurkakoa, manifestazioak... Ongi ikusirik, argazki erreportaje hauek ere badute beren onirismoa partea.
*Amandine Chaput
Xehetasunak > Didam
Didam, Lesseps kaia 6, Baiona. Asteartetik igandera irekia 13:00etatik 18:30era