Jean Moulin © Studio Harcourt 

Erakusketa

"Askapenaren lagunak" argazki erakusketa

Azaroaren 17tik goiti, Harcourt estudioaren argazki erakusketa bat aurkeztua izanen da Baionako juduen museoan, Askapenaren 80. urteurrenaren karietara. « Askapenaren lagunak » izenburua izanen du.

Data honetan argitaratua

Askapenaren lagun ospetsuen hainbat erretratu aurkeztuak izanen dira, zuri-beltzean ateratako argazkiak, besteak beste, Jean Moulin, Jacques Chaban-Delmas eta René Cassin-enak.

Inaugurazioa eta hitzaldia doako sarbidearekin azaroaren 17an, igandea, 14:30etik goiti, Maubec karrikako 35. zenbakian. Museoa astelehen, asteazken, ostiral eta igandean irekia da 13:00etatik 17:00etara

Baionako Herriko Etxearekin eta Pirinio Atlantikoetako prefekturarekin elkarlanean aurkeztutako erakusketa.