[Texte à traduire en "Basque" :] © CPAM 

Osagarria

Eritasun Asurantzaren Lehen mailako Kutxak (EALK / CPAM) tabako kontsumoa ttipitzeko edo uzteko dohainikako kontsultak eskaintzen ditu

Ospitaletako Menpekotasunen zerbitzuak askatzeko, EALKko Prebentzio serbitzuak urte guzian banakako kontsultak proposatzen ditu, dohainik, tabako eta menpekotasun gaietan aditu profesionalekin.

Data honetan argitaratua

Izan dadin parez-pareko hitzorduan edo telefonoan, kontsulta horiek ez zaituzte ezertan engaiatzen. Interesatuen peskizei ihardesten dute: argibide galdera soila, tabako kontsumoa ttipitzeko edo uzteko gogoa. "Pazientearen helburuak aztertu ondoan, tabako adituak bide-orria zehaztuko du, EALKko Prebentzio zerbitzuko  Hélène Barraguek azaltzen duenez. Gehienez hiru izanez, kontsulta horiek pipatzailearekin lehe harremana sortzen ahalbidetzen du, bere kontsumoa neurtzeko, tratamendu egokia  baita ere erretzeko gogoa hobekien kudeatzeko banakako estrategiak abian ezartzeko.  Segipenarako, pazientea osagarri profesionarengana bideratuko da ondotik. "

 Mois sans Tabac deitu kanpaina kari hasia, hemendik aitzina EALKk urtean zehar du ekintza proposatzen. Dagoen arta eskaintzaren osagarri gisa sartzen da, tabako kontsumoa ttipitzeko edo uzteko xantzak optimizatzeko. Zerbitzu berri honen abantaila bere eskuragarritasunean datza (bi aste igurikatu behar dira lehen hitzordua izan aitzin) Ospitaleko Menpekotasunen zerbitzuak gaur egun sobera kargatuak direlarik.