Saski baten prestaturik © Ville de Bayonne 

Merkataritza

Ipar Euskal Herritik Baionako labeetara

2022ko urte bukaeran, Baiona Hiriak proiektu deialdi bat egin zuen tokiko ekoizkinen asteroko banaketari buruz. Xixtroak kolektiboak irabazi du deialdi hau. Orain bere zerbitzuak eskaintzen ditu: astelehenetik asteazkenera eskaerak online hartzen ditu, ondoko ostiraletan Euskaldunen plazan banatzeko.

Data honetan argitaratua

Hogei ekoizlek osatzen duten talde honek zirkuitu laburretan egiten duten merkataritzaren printzipioak betetzen ditu : fruituak eta barazkiak landatzen dituzte, oilaskoak, ahatekiak, Kintoa txerriak, jogurtak, gasna, arnoa eta konfiturak ekoizten dituzte... eta kontsumitzaileei zuzenean saltzen dizkiete.
Haien eskaintza aberasteko, hitzarmen bat egin dute, baldintza agiri berak betetzen dituzten ekoizleekin – bio mailan oinarrituak, Idoki arauak errespetatzen dituztenak, etab. Horrela, kontsumitzaileak bere saskiari klementinak, laranjak, pomeloak eta Valentzia aldeko beste limoiak gehi diezazkioke, bai eta beste kolektibo batetik datozen olioak ere.
Eskaerak online hartzen dira asteazken gauerdiraino, hurrengo ostiralean saskiak Euskaldunen plazan berreskuratzeko.

Informazio gehiago > xixtroak.com