Eskulana bizitegiko bizilagun batek bere bio-zegoa husten ari konpostagailu partekatuan. © Bil Ta Garbi 

Ingurumena

Konpostaketa garatzea hiri ingurumenean

Nazio mailako "Tous au compost" hamabostaldiaren karietara, 2021eko martxoaren 27tik apirilaren 10era iraganen dena, Bil Ta Garbi Sindikatak eta Euskal Hirigune Elkargoak etxeko konpostaketa sustatzeko tokiko sentiberatze kanpaina abiatuko dute.

Data honetan argitaratua

Etxean edo etxebizitza batean, baraze bat ukanik ala ez, hiritarrek konposta egin dezakete haien eskura diren prezio apaleko konpostagailuak erabiliz

Bizitegi mota bakoitzeko zein aterabide ? 

Baratzea dugularik, bakarkako konpostaketa denentzat posible da. 10€-ren truk, egurrezko edo plastika birziklatuarekin egindako konpostagailua lortu dezakezu. Horrekin bio-zego bat emana izanen zaizu zure bio-hondakinen bereizteko, baita “Ene konposta lortzen dut” informazio gida.

Bizitegi kolektiboan bizi diren hiritarrei bi aterabide proposatuak zaizkie : auzoko arteko konpostaketa, erailuntza pean edo belar alor batean konpostagailua ezarriz. Jabekidetasunaren baimena lortu ondotik, Bil Ta Garbi Sindikatako Konposta-maisuak egoiliarrak laguntzen ditu, metodologia ematen, auzo-erreferenteen formakuntza segurtatzen, konpostagailuaren eta bio-zegoen eskura uzten (diru emaitza batekin). Eta baratze gabeko eraikuntza batean bizi direnentzat xixare konpostaketa alternatiba da. Sukaldeko hondakin organiko zonbait, zatikaturik, xixare konpostagailuan ezartzen dira, eta xixareek gaitiko lana eginen dute. Hortaz bestalde, 20 €ko diru kopurua emanez, xixare konpostagailu eta xixareak hornituko zaizkizue.

Hiriak ezarri bi konpostagailu partekatu

2018ko aitzinkontu parte-hartzailearen barnean Baiona Handia eta San Izpiritu auzotegietako bizizaleek proposaturik, Baiona Hiriak konpostagailu partekatuaren hautua egin du. Bi konpostagailu, bakoitza hogei egoiliarrentzat emana, Lautrec aparkalekuaren xoko batean eta Montjereau karrika itsuan ezarriak izan dira, bizilekuetatik aski urrun, ontsa egina den konpostatzeak ez badu usna-makurrik sortzen ere. « Aterabide hori ezinegonarekin igurikatzen nuen, azaltzen du Mariek, San Izpirituko konpostagailuaren erabiltzaileetariko bat. Gure familian frutu eta barazki anitz jaten dugu, eta lau pertsona izanki, xurikin kopuru ederra ekoizten dugu. Xurikien desgerarazteko gure 27m²-ko terraza-teilatuan oilategia ezartzen entseatu ginen baina oiloak karakaz ari ziren egunean zehar, karraskatzen dute eta zuloak egiten. Hots, gure hiri ingurumenarekin ez ziren arras bateragarriak! Gainera, konpostagailutik 200 metrotan bizi gira, beraz fite joan gaitezke haraino. Bestalde, gure bio-zegoaren hustera goaz astean bietan eta jokoan sartu diren haurrentzat ateratzeko parada izaten da! »

Gaikako ateleriak

Martxoaren 29a eta apirilaren 9a artean, Bil Ta Garbi sindikatak eta Euskal Elkargoak 10 gaikako ateleria zikloa proposatuko dute bideokonferentzian. Lau gai jorratuak izanen dira :

  • Bakarkako etxea : konpostagailuak eta meta konpostaketa
  • apartamendua : xixare konpostaketaren aukera
  • Eraikina eta jabekidetasuna : konpostaketa partekatua eraikin pean
  • Janari bio-hondakinak nola ttipitu lekuan berean konpostatuz ?

Urririk, tailer horiek denei irekiak zaizkie izena eman ondoan.

> Egitarau zehatza eta izena emateko inprimakia www.biltagarbi.eus  webgunean

> Konpostagailua manatzeko https://biltagarbi.eus/aurkitu-zure-konpostagailua