Haurrek loreak eskaini dizkiete baionar emakume erresistenteen familiei © Théo Cheval 

Gazteria

Erresistentzia eguna: kantuen bidez transmititu

Duela laurogoi urte, Frantzia etsai botereen esku zen, Erresistentzia antolatzen ari zen bitartean. Espiritu hori belaunaldiz belaunaldi transmititu da, eta aurten batez ere kantuaren bidez egin da, Pierre-Brana eta Cavaillès eskoletan.

Data honetan argitaratua

Bi eskolek garai hartako kantuei edo gerratik gutxira idatzitako kantuei buruzko haur-korua osatu zuten: "Quand tu reverras ta ville", "Le temps des cerises", "Le Marchand de bonheur" eta, jakina, "Le chant des partisans". « kantu esanguratsuak eta ahal bada alai samarrak bilatu ditugu Lehen Hezkuntzako haurrei haientzat ezer gutxi eragiten dien garai honi buruz hitz egiteko », azaldu du Jean-Cavaillès eko lehen mailako zuzendariak.

Brana eskolako pedagogia taldearekin, irakasleak bi koru-bururen gaitasunetan oinarritu dira, 320 haurrez osatutako abesbatza baten osatzeko, hauek ere beren loria ordua ezagutu dutelarik: maiatzaren 26an, Erresistentziako Emazteen plazan, urte bat lehenago inauguratua, bildu dira heroi horiek eta haien familiak omentzeko.

Plaza honetan, totem panelek honako hauek gogorarazten dituzte: Coralie Labourdette, Espaniako karrikako errotularia, Amelina Devant-Le Gall, San Izpirituko okina, Andrée Niderbilh, ingeles erakaslea, Marie Cazau, Juste parmi les Nations mailan goratua… Azterketa lan hori Les Bask’Elles elkarteak eraman du, eta hark informazioa eman eta erakusketarako panelak jartzea proposatu du.

Commémoration de la journée de la Résistance