Kultura
«Emazteen eskubideak eta laikotasuna»
Data honetan argitaratua
Hiru hizlari gomitatuak dira gai horri buruz eztabaidatzera.
- Philippe VAL: kazetaria, kronista, idazlea. Charlie Hebdo-ko erredaktore burua izan da 17 urtez, eta France Inter zuzendu du 2009tik 2014ra.
- Michèle VIANES: « Regards de Femmes » elkarteko lehendakaria, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren aitzinean akreditutako GKE (ONG) bat eta baita Frankofoniaren aitzinean gobernuz kanpoko nazioarteko erakundea ere (OING).
- Martine CERF: irakaslea, aktibista laikoa, EGALE Elkarteko Idazkari Nagusia (Berdintasuna-Laikotasuna-Europa). Frantzian, botere publikoen aitzinean ordezkatzen du elkartea, baina baita Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren aitzinean ere. Hainbat liburu idatzi ditu gaiaren inguruan: "Vivre la laïcité", "Ma liberté, c’est la laïcité", "Dictionnaire de la Laïcité".
Moderazioa Boris Teruel soziologoak ziurtatuko du.