Bizikleta biziki preziatua da hiri-ingurunean © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Higikortasunak

Bizikleta bidearen hedatzea Duvergier de Hauranne etorbidean

Baionako hiri barnearen eta Hiribururen artean autoaren ordezko lekualdatze-moldea garatzeko, Baionako Hiriak Aturri bazterrean bi zentzuko bizikleta bidearen lanak hasiko ditu, Nautika eta Jupiter biribilguneen artean.

Data honetan argitaratua

Lanak uztailaren 5ean hasi ziren, Duvergier de Hauranne etorbideko lehen zatia iraila hondarrean bururatzeko, Nautika eta Erreduktu biribilguneen artean.

 

Epe horretan, Duvergier de Hauranne etorbidean ibiliko diren erabiltzaileek Cam de Prats etorbidean direnei lehentasuna utziko diete, hiri barnetik heldu direnek Cam de Prats-en sartzeko Erreduktu bribilgunean itzulia egin beharko dutelarik. Dispositiboa den bezala atxikiko da ibilmoldea satisfagarria bada.

 

Lanen denboran, ibilgailuen zirkulazioa eginen da Duvergier de Hauranne etorbidean, aldizka, lanen faseen eta sektoreen arabera. Zirkulazioari traba gehien sortu duten lanak gauaz eginen dira, nagusiki uztailaren lehen hamabostaldian, Nautika biribilgunearen eta Poydenot karrikaren artean kausitu zatian.

Aireko hariak parte batzuetan lurperatuko dira. 

Lekuko seinaletikaren errespetatzera gomit dira erabiltzaileak. Auzoko etxeetara heltzea lanen denbora guzian bermatua izanen da. Hiriko zerbitzuak eta enpresak, lanek erabiltzaileei eta egoiliarrei  sor liezaizkieten trabez oharturik, eginahalak eginen dituzte lanen iraupena motzena izan dadin.

Erreduktu eta Jupiter biribilguneen artean den bigarren zatia 2022an tratatuko da.