Gwénaël, trebatzen ari © DR 

Elkartasuna, Kirola

Baionar baten munduko itzulia bizikletaz eta arraunean

Urtarrilaren 15ean, ostiralarekin, Baiona utzi zuen Gwénaëlek, munduan zehar ibilaldi bat egiteko, bizikletaz eta arraunean, gerlan zaurituen alde. Aste batez Carcasonaraino joan zen eta bere bidea darrai ekialdera buruz.

Data honetan argitaratua

Zenbaki batzuek erakusten dute egiten ari den bidaiaren neurriz kanpoko izaria: 12.000 km bizikletaz Eurasia zeharkatzeko, 8.900 km arraunean trikaldirik gabe eta laguntzarik gabe Ipar Pazifikoan, 6.000 km bizikletaz Estatu Batuetan eta 6.000 km arraunean geldialdirik gabe eta laguntzarik gabe Ipar Atlantikoan Baionara itzultzeko.

Indar berezietako ofizialorde ohiak, zoinen  izena sekretu-defentsa arrazoiengatik ezagutzera eman ez daitekeena, Les Gueules cassées* elkarteari eskaintzen dio abentura hau. Elkarte horrek gerlako zaurituentzako funtsak biltzen ditu. Helikopteroarekin zebiltzala erorikoa pairatu zuen Gwénaëlek, misio batean: lau orno hautsi zituen eta matraila bere lekutik atera zen. Gwenaël biziki sentikorra da trauma mota horrekiko. Gisa berean, kirolaren eta nork bere burua gainditzeko plazerarekiko eta horrek eragin onurekiko ere, trailak, triatloiak eta beste Ironman batzuk onartu baitzituen... Baina, gaur, besteen alde egiten du, bidaia handi batean paisaia ikusgarriak eta orotarikoak aurkitzera abiaturik. Bidaia horren iraupena urte batekoa izanen dela kalkulatu da.

 garderlecap.global eta rienquedubonheur.com webguneetan segitzekoa da bidaia.

*Les Gueules cassées : Lehen Mundu-gerla garaian soldadu desitxuratuei ematen zitzaien izena.