Aitzinaldeak Errobi bazterrean © Baiona Hiria 

Ondarea

Baiona ohoretan Michelin gidaliburu berdean

Michelin gidaliburu berria Baiona eta bere auzotegi historikoez mintzo da..." Sites et cités remarquables de France / Frantziako gune eta hiri ohargarriak" bigarren liburukian, apirilaren 15ean argitaratua, arkitektura eredu berean goratasunean eraikia den hiri multzo zaharraren homogeneotasuna argitan ematen da: zur-besodun aitzinaldeak eta kolorezko kontrabantak, etxarte hertsiak eta oinezkoenak.

Data honetan argitaratua

Hiri barne historikoaz bestalde, bioaniztasun guziz aberatsa duen Ansoteko ordokiaren hurbiltasunak du gidaliburua liluratu: " 1 eta 3 km arteko gaikako ibilbideek ibilaldi atseginak eskaintzen dituzte errepiretako fauna eta loreak ezagutzeko, Errobiren urak handitzen direlarik isurtzen diren gune hezeek, Baiona Ttipia uholdeetatik horrela babestuz". Baionari hiru orrialde eskaintzen dizkio, "euskal arimaren sarbidetzat hartua, baita kulturarena ere, folklorearena eta gastronomiarena".

"Sites et cités remarquables de France" Michelin gidaliburua, 2. liburukia, 14,90€tan, Sites et cités remarquables elkartearekin partaidetzan argitaratua.