Pannecau karrikan apaindurak © Baionako Hiria - Anouck Oliviero 

Merkataritza

Apaindura andana karriketan eta plazetan

Baionako bestetako Corsoko orgak eraikitzen ohi dituzten elkarteak hiriko karrikak eta plazak apaintzeko mobilizatu dira.

Data honetan argitaratua

Azken egun horietan, "eskuz egin" hainbat pinpirin eta lore erraldoiak hiri barneko karriketan agertu dira. Hilabete hondarra arte, Jacques-Portes plaza eta Espainiako, Pannecau eta Santa Katalina karrikak itxulraldatuko dira, hamar elkartetako kideek sortu landare erraldoiez bete loretegi bikainak bilakatuz.    

Errepublika plazan eta Santa Katalina karrikan,  Euskaldun Buruak eta Peña Baiona elkarteek ehun bat lore erraldoi sortu dute, saltegietako aitzindegietan aurkeztekoak denak, goratasunean finkatzekoak, aska handietan landatzekoak edo zuhaitzetan lotzekoak.  Intsektu handiak - katalingorriak, erleak eta pinpirinak,  Errepublika plazan eta Marquisat plaza-baratzean ezarriak dira ere.
Pannecau karrikan, Pottoroak elkarteak merkatariei utzi hamar bat lore erraldoi sortu du eta kolore ainitzeko pinpirin sabaia ere. Jacques-Portes plazan, Les Amis de Mouguerre,  Secours Assistance eta Zumbaiona elkarteek eskuz egin sakelako erraldoia instalatu dute eta Gaztelu-Zaharreko inguruko harresia 200 lore erraldoiekin apaindu.
Lorez estali arkua plazaren sartzean ezarria da, Azaroaren 11a etorbidearen aldean, beste bat Pasteur plazan badelarik. Espainiako karrikan,  Bayonne-Nord, Espainiar kultur-zentroa,  l’Entente Castillon eta le Grand Hargous elkarteek 180 lore eta pinpirin erraldoi sortu dituzte, karrikako saltzaileei emanak haien aitzindegiak eta erakuslehioak apain ditzaten. 

Beste auzotegiak ohorretan dira ere, eraikinak apaindu dituzten Hiri-barneko, Poloko eta Jondoni Eztebe Hiritar biziaren Etxeei eta Baionako Gainetako Herriko Gune Soziokulturalari esker. hola, aitzinaldeetan lore erraldoiak eta beste udako apainketak ezartzen laguntzeko  bizitzaile trebe batzuk parte hartzera deituak izan dira.