© Théo Cheval 

Erakusketa

AOIZa publikoari irekia

Katedralaren eta Gaztelu-Zaharraren artean, Lapurdum izeneko Baiona Hiriko Arkitektura eta Ondarea Interpretatzeko Zentroak publikoari bere ateak ireki dizkio uztailaren 9an, ostiralarekin.

Data honetan argitaratua

Arkitektura eta Ondarea Interpretatzeko Zentroa uztailaren 8an estreinaturik, ateak publikoari ireki dizkio biharramunean, 9an.

Publiko oro gure hiriaren arkitekturari eta ondareari sentsibilizatzeko eta formatzeko sortu tresna, topaketa gunea eta hiriaren historia eta bere erronkak aurkitzeko gunea 227 m²-tan inguru proposatzen du. 1998tik Momumento historikoetan sailkatu soto gotikoak, XIII. eta XIV. mendekoa, hiriaren 2000 urteko historiaren barna bidaiatzea hitzematen du.

Hiriko sorkuntza garaikidea ondare historikoarekin loturan  

Arkitektura eta Ondarea Interpretatzeko Zentroak Gobernadore karrikan dagoen Monetaren Etxadian bururatu hiri-berritze ekintzaren parte da. Gobernadore karrikako 7an kokatua da.

227m² erakusketak bisitariak Baionako historiaren eta ondarearen bihotzean murgilduko ditu.

AOIZa praktikan

Lapurdum AOIZ, Gobernadore karrika, 7.

Irekitzea 2021eko uztailaren 9an.

Udako ordutegia : asteartetik larunbatera 10 :00etatik 12 :00etara eta 14 :00etatik 18 :00etara.

Sartzea urririk eta bisita libre. 

Urritik goiti bisita gidatuak proposatuko dira eta eskolako publikoei bisita bereziak ere.

 

Argibide gehiago > AOIZa