ZERTARAKO BALIO DU HERRIKO JENDARTE LAGUNTZA ZENTROAK
CCAS/HJLZ
Konfinamenduaren denboran, Herriko Jendarte Laguntza Zentroko zerbitzuak irekirik daude eta zuen zerbitzuko ondoko eginmoldeen araberan, astelehenetik ostiralera :
- HJLZko egoitza: publikoari irekia 9:00etatik 12:00ra (2 lehiatila) garraio txartelentzat, egoitza helbideratzearentzat eta Déclic txartelarentzat (hitzordua finkatuz soilik : cartedeclic.bayonne.fr), eta 13:30etatik 17:00etara (lehiatila eta kanpoko harrera) egoitza helbideratzearentzat.
- RSA zerbitzu soziala: hitzordua finkatu 05 59 50 50 80 zenbakira deituz
- Epizeria soziala : hitzordua finkatu 05 59 50 67 38 zenbakira deituz
- Mikrokreditua : hitzordua finkatu 05 59 50 50 77 zenbakira deituz
- Apairuak etxera ekartzeko zerbitzua : xehetasunak eta eskaerak 05 59 50 50 96 zenbakira deituz edo mailez
- Etxeko laguntza eta jarraipen zerbitzua : 05 59 50 67 50 zenbakira deituz
- Etxeko laguntza Mandatari zerbitzua : harremanak 05 59 50 67 31 zenbakira deituz
- Osasun Hiria tailerra, osasunaren sustapena : harremanak 05 59 50 50 74 zenbakira deituz
- Hezkuntza-Arrakasta Programa : hitzordua finkatu 05 59 50 50 82 zenbakira deituz
- Kanpoko eragileen permanentziek (mutualitatea denentzat, accompagnement à la parentalité) segitzen dute.
HJLZko egoitzak publikoari irekia dira babes maskara ematearen baldintzapean eta babes keinuen errespetu zorrotzan, zuen segurtasunarentzat eta hartzen zaituzten agente publikoenarentzat.
Argibide gehiago nahi izanez gero, HJLZ kontaktatu.
HJLZ, zinezko hiriko garapen sozial tresna da eta osasunaren sustapena, buxeta kudeatzeko laguntza, lotura sozialaren sendotzea, medikuntza eta jendarte aterpetzea, animazioa, elikadura, prebentzioa, jendarte eta lan munduan sartzen erraztea, eskubideak, artak edo kulturara heltzeko bezalako arlo desberdinetan esku hartzen du.
HJLZ-aren jarduna garatzen da beste jendartze eta medikuntza eta jendarte zerbitzuen osagarri gisa Baionarren onurako, besteak beste departamenduko elkartasun eta jendarteratze zerbitzua (SDSEI/DEEJZ).
Zeregin ugari ditu eta bi arlotan garatzen dira:
- legeak esleitu zereginak:
- prebentzio eta jendarte garapen orokor politika bat plantan ezarri
- dosier batzuen instrukzioan parte hartu (legezko laguntza, jendarteratze dispositiboak…)
- bizitegi egonkorrik ez duten pertsonen helbideratzea, hiriarekin lotura bat duten ber.
- pertsona ahulen erregistro baten ezagutu eta eguneraturik atxiki, prefetuaren agindu baten bidez finkatu beila garaietan erabilia
- hiriko biztanle guzien sozial beharren azterketa bat burutu
- Administrazio Kontseiluak finkatu eginkizunak:
- Hiriaren egintzaren animazio eta garapena jendarte arloan
- prekaritatearen aurkako borroka politika baten plantan jartzea hautuzko laguntzak hedatuz eta sozial laguntza neurri batzuen bitartez
- esku hartze, prestazio eta mendekotasunaren prebentzio eta/edo sostengu zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa: erakundeak, etxeko laguntza…
- epizeria elkarkidea gisako familiak laguntzeko tresna berritzaileak plantan ezarri
HJLZ-aren ibilera eta esku hartze moldeak ondoko fitxategian zehaztuak dira projet d'établissement 2016-2020.
HJLZ-en nazio batasuna (UNCCAS/HJLZNB) eta Pirinio Atlantikoetako departamendu batasuna egituretako kidea da Baionako HJLZ.
Adineko pertsonak, ahalmen urriko pertsonak, haurrak, zailtasunak jasaiten dituzten familiak laguntzeko bai eta bazterketen aurkako borroka aktibitate desberdinak garatzen ditu HJLZ-ak.
Adineko pertsonentzako (autonomoak eta besteen menekoak) egiturak kudeatzen ditu HJLZ-ak: EHPAD Harambillet eta résidence autonomie Soleil.
Adineko pertsonak edo ahalmen urrikoak etxean laguntzeko zerbitzu andana bat proposatzen du: apairuak etxera ekartzeko, etxeko laguntza, telelaguntza, xitxuketa ttipia, bizitegiaren antolamendua,...
Konkretuki, HJLZ-eko taldeak egunerokoan esku hartzen dute Baionarren arazoak kudeatzeko, denak desberdinak, halanola:
- Norbera bere urraspideetan lagundua izateko: laguntzei; erretretari buruzko informazioak bildu, administrazioko dokumentuak betetzeko, …
- Xahutzeei buru egin: ustekabekoak izan ala ez, HJLZ-ak laguntza ekartzen du buxeta kudeatzeko, laguntzak atzemateko, edo mikrokreditu eskaera bat gauzatzen laguntzeko.
- Eguneroko etxeko ekintzak burutu, edo mugitu, bazkaldu.
- Behin-behineko edo betirako bizitegi bat atzeman senior garelarik, edo ahaide batentzat.
- Haur eta gazteen eskolatze eta jendarteratze ona segurtatu jadanik dauden dispositiboei esker hezkuntza kausitze programaren baitan.
- Osagarriaren prebentziorako aholkuak ukan.
HJLZ-ren ekintza 2019an: EHJLZ-EN aktibitateen txostena deskargatu (frantsesez)
Baionako Hiriari lotua den erakunde publikoa da Herriko Jendarte Laguntza Zentroa. Zuzenbideko existentzia dauka herri edo herriarteko elkargo bakoitzarentzat Ekintza Soziala eta Familien Kodeko L123.4 eta L123.9 arteko artikuluetan aurreikusia den gisara.
Printzipiozko buxeta autonomoa du, nahiz eta Hiriari hertsiki lotua den funtzionamendua dirulaguntza baten bidez.
Adibidez, justizian bere izen propioan jardutea ahalbidetzen dion zuzenbide publikoko legezko pertsonalitatea du ere.
Baionako auzapeza da eskubide osoz HJLZ-en lehendakari izendatua. Molde parekidean herriko kontseiluak izendatu tokiko hautetsiez eta auzapezak izendatu ekintza sozial arloan kalifikatuak diren pertsonez osatua da honen administrazio kontseilua. Hauen artean aurkitzen ditugu familia elkarteetako ordezkari bat, ahalmen urriko pertsona elkarteetako ordezkari bat eta bazterketaren aurkako borroka arloan diharduten elkarteetako ordezkari bat.
Honela osatua da Baionako HJKZ-eko administrazio kontseilua
Lehendakaria
> Jean-René Etchegaray, Auzapeza, Lehendakaria
Herriko Kontseiluko 8 hautetsi
> Christine Lauqué, Lehendakari ordea, elkartasunak, etxebizitza eta belaunaldien arteko loturen axuanta
> Françoise Brau-Boirie, osasuna denentzat eta prebentzioaren axuanta
> Marie-Anne Delobel
> Marie-Noëlle Larré
> Jennifer Mothes
> Xabier Parilla Etchart, hizkuntza politika, buxetaren kudeaketa eta finantza kontrola axuanta
> Alain Duzert
> Jean-Marc Abadie
Auzapezak izendatu 8 administratzaile
> Guillaume Descorps
> Pierre Diratchette
> Bruno Nadin
> Martine Péchiné
> Anne Guérin, Departamenduko Familia Laguntzen Batasunako ordezkaria
> Olivier Picot, jendarteratzearen alde eta bazterketen aurkako borroka arloan jarduten duten elkarteen ordezkaria
> Suzanne de Domingo, adinko pertsona eta erretretadunen elkarteen ordezkaria
> Bernard Laborde, ahalmen urritasun arloan jarduten duten elkarteen ordezkaria
Prebentzio eta jendarte garapen ekintza orokorra bultzatzen du HJLZ-ak hirian, instituzio publiko eta pribatuekin hertsiki loturik." (ekintza soziala eta familien kodea c, L. 123-5)