Kultura
Christiane Giraud, indarren oreka
Publié le
Ordutik urratsez urrats bere mundua eraikitzen jarraitu du. Hasieran marrazki eta pinturak ikasi bazituen Gilberte Gomas emazte maisuaren irakaspenetik eskultura bere bidea zela topatu zuen. Geroztik hortarik bizitzeko bidean etengabe joan da.
Haurtzarotik agertu zuen pertsonalitate indartsuak lagundu du bere aukerei ihardokitzen kemenez eta sinestez, baldintza materialen nekeak gaindituz. Eraiki duen munduak onarpen eta errespetua sortu dizkio. Abstrakzioan baina natura eta biziaren indarren oihartzunean, ez iduriko geometria aberatsarekin, zuraren bero bizia eta burniaren latza eta leuna elkartzen ditu. Gaurregun pinturari, hasierako bideari, berriro lotzen da.
Arruntzako bizi eta lan tokian bakartasun baten itxurak ezin du izkutu mundu zabalarekin duen lotura. Australia edo Biarritzeko Atalaiako simposiumetan eta Izurako beilabidetik Baionako erakusgela ospetsuetara bere lanak Artearen sentipen eta bizia elkartzen ditu. Bakartasun beharrezko batean baina munduarekin bat ginez.
2020an, Lucien Etxezaharreta
Christiane Girauden erakusketa, DIDAM, Lesseps kaia, 6.
2023ko otsalairen 24tik apirilaren 23ra. Denei irekia, asteartetik igandera, 13:00etatik 18:30etara irekia.