Image prise lors de la Korrika 2022, quelques jours avant son passage à Bayonne © Korrika.eus 

Kultura

Korrika Baionan

Apirilaren 9an, 17:30etan Baionan sartuko da Korrika. 2:30 oren hirian egonen da, 30 kilometro ibilbide baten osatzeko.

Publié le

Bere hogeitabigarren ediziorako, Korrika martxoaren 31n abiatu da Amuriotik (Araba) eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara. Hamaika egun eta gau etengabeko lasterketan, "Hitzekin" tematikan oinarrituz, euskal herriko zazpi probintziak zeharkatuko ditu euskaraz mintzatzeko aukera ederrak sortuz.

Hain zuzen ere, duela 40 urte AEK-ak euskara sustatzeko irudikatu zuen gertakizuna. Baionan, Korrikaren kari, hainbat ekimenak antolatuak dira : Joaldunak, dantza, Baionan Kantuz, kontzertuak...

Parte hartzeko eta korrikak dituen 2400 kilometroetarik bat ala gehio egiteko, posible da ibilbidean, AEK-ko egoitza guztietan eta zenbait dendetan bizkarrekoak erostea. 

Informazio gehiagorentzat :https://www.korrika.eus/fr/