Ikusgarria, Antzerkigintza
Ez dok Ero "Desentxufatua"
Publié le
« Mikelote eta Pantxo » bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.
Pantxok amore eman du. Mikelotek ez. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramanen du.
Egun batean, Mikelote « antzerkilari andante » estrafalarioa Pantxoren bila joanen da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzezten, « Euskal Antzerkiak Behar Gaitu » uste inozoarekin.
Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.
Antzerkiaren emanaldia, heldu den otsailaren 14an iraganen da,20:30ean, Baionako Luna Negra antzokian. Ikusgarria urririk da baina beharrezkoa da izena ematea euskara@bayonne.fr gunean. EKEren partaidetzarekin antolatua da.