Apirileko 29an, Baionako Herriko Etxean egin zen Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu zituen 2021ean izendatutako urgazle berrien artean. © Baionako hiria 

Kultura

2021ean izendatutako urgazleentzat ikur-diplomak

Apirileko 29an, Baionako Herriko Etxean egin zen Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu zituen 2021ean izendatutako urgazle berrien artean.

Publié le

Ekitaldi berean, zegokion diploma eman zitzaion Bernhard Hurch ohorezko euskaltzainari (2021ean izendatua, ordura arte ez zuen jasotzeko aukerarik izan). Baionako hiriaren eta Eusklatzaindiaren artean dagoen elkar lana sakontzeko momentu aproposa izan da, ekitaldi aberasgarria benetan Baionako txistulariek animaturik.