Auzo kontseiluak
2023ko azaroaren 14an, justiziako uxer batek buruturiko zozketa batek, parekidetasuna errespetatuz, Auzo kontseilu bakoitzeko herri elkargo eta eragileetan parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiak zehaztu ditu. Xartaren arabera, auzapezak tokiko eragileen elkargoko bi kide izendatu ditu. Azaroaren bukaera eta abenduaren hasiera bitartean Auzo kontseilu bakoitzaren instalazio-bilkura iragan da.
Auzoen banaketa
« Errobiren mendebaldean » auzo kontseiluak ondoko sektoreak barne hartzen ditu:
- Arènes, Balichon, Marines etorbidea,
- Baiona Handia,
- Marracq,
- Polo-Beyris, Saint-Amand
« Baiona Gainetan » auzo kontseiluak ondoko sektoreak barne hartzen ditu:
- Coumères
- Sainsontan
- Habas
- Sainte-Croix
- Grand Basque
- Séqué
"Aturri ertzeko eskuin ertzak" auzo kontseiluak ondoko sektoreak barne hartzen ditu:
- Saint-Bernard
- Citadelle
- San-Izpiritu, Saint-Frédéric
- Arrousets
"Errobi eta Aturri artean" auzo kontseiluak ondoko sektoreak barne hartzen ditu:
- Petit Bayonne
- Resplandy
- Prissé
- Mousserolles
Ondoren, klikatu Auzo kontseiluen kideen zerrenda, aktak, hautetsi erreferenteak aurkitzeko.
Archive > Conseils de quartiers 2021-2023
Zergatik da desmartxa hau?
Baiona Hiriak lau auzo kontseilu sortu nahi izan ditu, herritarren parte hartze instantzia berriak, existitzen diren beste dispositiboen osagarri gisa. Helburua da denboran zehar herritartasun aktibo bat sartzea eta tokiko biztanleen eta eragileen parte hartze handiagoa ahalbidetzea tokiko bizitza publikoan. Gaiak landuko dituzte beren bide-orria definitzeko eta haien auzoetako eta hiriko bizimoduari ekarpena egiteko.
Nola ibiltzen da?
Auzo kontseilu bakoitza 28 kidek osatzen dute 3 elkargotan banatuta:
- biztanleen elkargoa: 16 kide
- tokiko eragileak: 8 kide (6 elkarteentzat eta 2 profeionalentzat)
- Hiriko kontseiliuko elkargo bat: 4 kide.
Seihilean behin gutienez, osoko bilkuran biltzen dira. Elkargo bakoitzean emazteen eta gizonen arteko parekotasuna errespetatua da. Auzo kontseilu bakoitzean, Bulego bat, elkargoetako ordezkariz satua, antolaketaz eta funtzionamenduaz arduratzen da. Gai batzuetan aitzinatzeko lan taldeak sor daitezke.
Nork parte hartzen ahal du?
Behar da:
- 16 urte edo gehiago ukan
- Baionako biztanle edo tokiko eragile izan (elkarte edo profesionala)
- Bi urteko agintaldirako interes orokorraren zerbitzura borondatez konprometitu.
Hautagaitzak osatuak dira 2023-2025 saiorako.
Nola izendatzen dira kideak?
2023ko azaroaren 14an, justiziako uxer batek buruturiko zozketa batek, parekidetasuna errespetatuz, Auzo kontseilu bakoitzeko herri elkargo eta eragileetan parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiak zehaztu ditu. Xartaren arabera, auzapezak tokiko eragileen elkargoko bi kide izendatu ditu. Azaroaren bukaera eta abenduaren hasiera bitartean Auzo kontseilu bakoitzaren instalazio-bilkura iragan da.
Zein da agintaldiaren iraupena?
Auzo kontseiluetarako kideak bi urtetarako izendatuak dira.