HEMENDIK, ZINELEKU egonaldi laburra

Fikziozko film edo dokumental proiektu bat baduzu? Laburra ala luzea? Ekoiztetxe bat edo ideien garatzeko eskukaldi bat xerkatzen duzu? Zoaz zure proiektua garatzera eta 2021eko “Rencontres sur les docks” festibaleko pitching saioan profesionalen aurrean aurkeztera!

Data honetan argitaratua

2021eko “Rencontres sur les docks” festibala kari, Gaztefilm Fest eta Zukugailuarekin partaidetzan, Atalante zinema-gelak zinemagile berriei zuzendu jarduera profesionalak antolatzen ditu.

Hiru egunez, 2021eko ekainaren 23tik 25era, hautagaiak bere proposamena garatuko du zinema arloko profesionalen laguntzarekin. Prozesua bururatzean, lurraldeko ekoizleen aitzinean aurkeztuko du bere proiektua (Nafarroa, Euskadi eta Akitaniako ekoizleak), ekainaren 25ean, ostiralarekin, pitching saio batean.

Onartzen dira, film luze eta laburrak, dokumental zein fikzioak. Txostena euskaraz, frantsesez edo gazteleraz idatzi daiteke.

Txostena maiatzaren 26a, gauerdi, baino lehenago bidali beharko da.

Informazio gehiago eskuratzeko edo txostena igortzeko : koord@zukugailua.eus

Txostena telekargatzeko hemen klik egin