Auzoen besta Baiona Txikiko Bourgneuf karrikan. © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Auzotegien bizia

Kit bat auzokoen bestarako

Aurten, auzoen besta, nazio mailan antolatua, ekainaren 2an iraganen da, ostiralarekin.

Antolatzaileei gomita luzatzen zaie kitak erretiratzeko. Kitak Hiriak eskura izango ditu 4 puntutan, irekitzeko ordutegian, maiatzaren 30eko 17:00ak baino lehen.

Data honetan argitaratua

Baionan, duela 10 urte baino gehiago, hiriak bizilagunak elkartzera gomitatzen ditu bizikidetza, banaketa eta elkartasuna ospatzeko. 

Udaleko auzo, kale edo eraikinetan bere antolaketa errazteko, "Auzokideen Eguneko" kit-ak eskura daitezke (edalontziak, mahai-zapiak, zapiak eta afitxak) eta ondoko 4 puntuetan jasotzen ahalko dira, maiatzaren 30a, asteartea, baino lehen. arratsaldean:

Herriko etxea > Herriko etxeko beheko solairua Aturri aldean. Astelehenetik ostiralera, 9:30tik 12:00etara eta 14:30tik 17:00etara. Tel : 05.46.60.14

 Baionako CCAS > Gaskoinen plazan  Baionan. Astelehentik ostiralera de 9h00etatik à 12:00etara eta  13:30tik  17:00etara. Tel : 05.59.50.67.50

OPHSA-Agence Adour Côte Basque >  Albéric-Poitrenaud karrika 12 bis (Lahubiague auzoa) Baionan.  

Astelehenetik ostegunera, de 8:30tik  12:30ra eta  13:30tik  17:00etara. Ostiralan 8:30tik   12:30ra eta  13:30tik  16:00etara. Tel : 05 59 58 40 64

OPHSA-Agence Hauts de Sainte-Croix >  Jouandin etorbidea 3 bis Baionan.

Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik  12:30ra eta 14:30tik  17:00etara, eta 16:00etara ostiralan. Tel : 05 59 55 03 75