© Mathieu Prat 

Umore eta poza bestazaleen aurpegien gainean

Data honetan argitaratua

Giro alaitsu eta on batean iragan dira aurtengo Baionako bestak. Denok gozatu ahal izan dugu aurtengo egitarauaz, izan, Leon Erregearen iratzartzetik, kantu, dantza, musika, haurren eguna, behi lasterketak, elkarteen arteko Triath’Drole txapelketa, kirola, igande gaueko azken su artifizialetara… denetarik izan da, denen plazerrarentzat. Agerian da, azken bi edizioak ez ospatua izanak, motibazio haundiago bat ekarri duela aurtengo bestetako talde antolatzailearentzat eta helburua lortua izan da.

2022ko Baionako bestak historioan sartuak dira, 2023koak, jada, nahi handi batekin itxoiten ditugu.