Kultura, Antzerkigintza
Tartean Teatroaren Monologoak
Data honetan argitaratua
Heldu den abenduaren 5ean, 20:30ean, Tartean Teatroko Patxok eta Mikelek monologoak eskainiko dizkigute Luna Negrako antzokian. Patxok txizatoki bat ezartzen du eszenatokian eta ekintza honekin antzerkiaren kontzeptua kolokan ezartzen du.
Mikelek, berriz, notario eta bezero baten artekoak kontatzen dizkigu.
Xehetasunak : Sartzea doakoa da baina erreserbatu behar da euskara@bayonne.fr