130 parte-hartzaileek etxebizitza, bidaiak, jarduerak eta ingurumena landu zituzten. © Boris Sensamat / Côté Sud Photo 

Auzotegien bizia, Herriko etxearen bizia

San-Izpiritu: Auzoaren etorkizunari buruz lanketa egin dute.

Maiatzaren 25ean, ostegunean, 130 lagunek parte hartu zuten san Izpiritu aldean dagoen Aturri kaietako kilometro baten garapenari buruko ideia-hausnarketa tailerran. Operazio hau "Aturri ibaiaren eskuinaldea" hiri-antolaketako proiektuaren esparruan antolatua zen.

Data honetan argitaratua

 Euskal Hirigune Elkargoaren gidaritzapean, hirigintza-proiektu handi honek auzoa bee funtzionalitate ezberdinetan birmoldatuko du. Jean-René Etchegaray Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak gaiak aurkeztu ondoren, parte hartzaileak 18 taldetan banatu ziren, haien nahiak gaikako fitxetan (etxebizitza, bidaiak, jarduerak, ingurumena) formalizatzeko. Ariketa honi esker, ikuspuntu ugari atera dira.

Lanaldi hori bukatzerakoan, mahai bakoitzaren ekarpenak partekatu eta parte hartzaile guztien estimaziora aurkeztuak izan ziren.  Ekarpenen sintesia ondoko egunetan plazaratuko da Hiriko zein Euskal Hirigune Elkargoko webguneetan.