Zamakan taldea kontzertuan lehen festibalako egunean © Mathieu Prat 

Zinema

Rencontres sur les Docks : ausardia musikan ezarria

Aprilaren 26tik 29ra, bere hemeretzigarren ediziorako, Rencontres sur les Docs zinema independentearen festibalak ikertzaile buru gisa duen bokazioa aldarrikatuko du aparteko sorkuntzak ikusteko eta entzuteko aukera eskainiz.

Data honetan argitaratua

Soinua eta musika izanen dira edizio honetako hari nagusiak,  Ange Leccia eta Dominique Gonzalez-Forser en «  Christophe… Définitivement  » rekin eta Christophe Van Huffel gitarra jolearen etorrerarekin.

Thelonious Monk jazzman handiaren Alain Gomisen « Rewind and Play »gainean, programazioaren ezusteko ederren artean dago, artxiboaren, bideo 

esperimentalaren eta dokumentalaren arteko bidegurutzean. Soinua entzuteko saioak eskainiko dira ere, Sonia Cabritaren « Le Sang de Ginette’, amatxi ehiztari baten erretratu umoretsua edota Creadoc-eko ikasleen lanetan oinarritutako programarekin. L'Atalanten maiz gertatzen den bezala, kontzertu batzuek zinemako terraza animatuko dute Zamakan bikoteak, Tristan 

Perich konpositore eta soinuartista newyorktarrak, eta, ondoren, Dia! irratia, Dj set baten egileak.

Zinema bere aniztasunean

Lau egun hauetan zehar, zinema bere aniztasunean ospatuko da, batez ere Derty Handicap Dangerous filmaren inguruan Wissam Charaf frantses-libanoar errealizadorea etorriko delako. Jean-Luc Godardi omenaldi bat eskainiko dio Alain Bergala irakasle eta kritikariak, « Sauve qui peut (la vie) » filmaren inguruan. Aurten, euskal sorkuntzari ere omenaldia eginen zaio  bereziki programazio zabal batekin eta Marian Fernandez Pascal eta Lara Izagirre ekoizleen, Maddi Barber eta Iratxe Fresneda zuzendarien harrerarekin, baina baita  « Bañolet” inguruan antolatua den zinema-kontzertu batekin edota aurrerapen moduan, “20.000 erle espezie”, Sofia Otero aktore gazteak irabazitako Berlingo Festibaleko interpretazio saria. Aurten bestalde, Zukugailua elkartearekin elkarlanean, egile gazteei zuzendutako “Hemendik” izeneko egonaldia berriz bideratua da.

Rencontres sur les Docks apirilaren 26tik 29ra, L'Atalante zinema , amiral Sala kaia 3-5
Info gehiago > cinéma L'Atalante