Les flacons et bouteilles en plastique sont acceptés dans les filières de recyclage © Citeo - Jean-Michel de Forceville 

Bizi hiritarra

Plastikoak: botilak eta flaskoak bereiztea da praktikarik hoberena

Zenbat aldiz, plastikozko ontzien bereizketak galdera hau sortzen du: birziklatzen ote dira? Gauzak sinplifikatzeko eta petoak saihesteko, Bil Ta Garbi sindikatuak plastikozko flasko eta botilak, garbitze-produktuak barne, edukitik hustu ondotik baizik ez bereiztea aholkatzen du.

Data honetan argitaratua

Izan ere, Euskal Elkargoa bezalako baten heinean bereizketa sailen funtzionamendu zuzena errespetatzeko molde egokiena da. Mementoko,  plastiko jakin batzuk birziklatzeko egokiak dira bakarrik, eta familiek egin akatsek aitzinkontu-eragin handia dute. Beraz, balorapen eraginkorra bururatzeko, beharrezkoa da sailkapena hastapenetik ontsa egitea.

Botila eta flasko guziak onartuak eta balioztatuak dira, uste ez ditugun bainugeletakoak barne. Horretarako, aholku hauek errespetatu behar dira :

  • botilak eta flaskoak hustea,   ez liratekeelako gehiago birziklatzen ahalko hondarreko likidoak biltegi berean den kartoi gainean isurtzen balitz. Ordainez, horien garbitzea ez da baitezpadakoa.
  • estalkiak besteetan ez teilakatzea, bereizketa-kateetako langileek banatzeko astirik ez dutelako. Komunzki egiten den akatsa botila kontserba ontzi batean edo labore-ontzi batean ezartzea da.
  • lekua egin nahi baduzu eta botilak trinkotu, hobe goitik behera egitea eta ez infrenzuz.
  • Dudazko kasuetan, baitezpadako araua bereizketa gaietan : hobe beste etxeko hondarkinekin botatzea.   

Bereizketari buruzko argibide gehiago > biltagarbi.com

Zure burua lokalizatzeko, eta zure lurraldean zer bereizi jakiteko eta nola,  consignesdetri.fr webgunean aplikazioa duzu zure eskura.