Herriko etxearen bizia

Tratamendu zentro baten irekitzea, titulu seguruen emateko

Bermatutako tituluak (pasaporteak eta nortasun agiri nazionalak) luzatzeko, gobernuak hasitako operazioaren barne, Baiona Hiriak berariazko tratamendurako zentro bat irekiko du ekainaren 12an. Baionako Bernède karrikako Hall Cassinen aurkituko da.

Data honetan argitaratua

Bernède karrikako Hall Cassin-ean dauden 4 postuez gain, 5 postu berri ezarriko dira, egituraren ahalmena biziki handituz. Horrela, 100 hitzordu gehiago proposatuak izaten ahalko dira egunero. Zentro hau 4 hilabetez irekia izanen da, 2023ko ekainaren 12tik urriaren 13a arte, astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegian.

Hitz orduen hartzea linean hiriko webgunean egiten da. Denbora irabazteko, aldez aurreko izapideak linean egitea gomendatzen da.

Denbora tarte horretan, aparkatze eta haurtzaro zerbitzuak berriz kokatuak izanen dira : aparkatze zerbitzua Paulmy aparkalekuan izanen da eta haurtzaro zerbitzua Herriko Etxeko Bernède gelan izanen da.