Omar Victor Diop-en obrak DIDAM-ean, 2023ko irailaren 17a arte. © Theo Cheval 

Kultura, Erakusketa

Omar Victor Diop: DIDAMeko maila handiko erakusketa

«  Omar Victor Diop – Histoire(s) d’une Afrique contemporaine  » udako erakusketak ateak ireki berri ditu DIDAMean. Nazioartean eaguna den artista senegaldar honen lan aparta ezagutzeko aukera. Irailaren 17ra arte, murgil zaitez Afrika aske, garaikide eta konprometit baten erretratuan!

Data honetan argitaratua

Bere artista ibilbidea hasi zenetik, Omar Victor Diop, r Magnin-A Galeriak ordezkatua, hainbat argazki sail egin ditu, denak kritikak leunduak. Bere Le Futur du beau seriean, edertasun eta dotorezia estandarrak galdekatzen zituen. Le Studio des Vanités-ean, Afrikako belaunaldi sortzaile, handinahi eta hiritar baten erretratua egin zuen. Diaspora-n, bere konposizioetan agertzen hasten den tokian, Historia markatu zuten pertsona afrikarrak biltzen zituen. Liberty serieak omenaldia egin zien askatasuna eta duintasuna nahi dutenei.

Allegoria, oda bat naturari

Allegoriarekin, argazkilari senegaldarrak ingurumenaren gaia eta Afrikak aurre egiten dien erroka klimatikoen garrantzia aztertzen ditu kapitulu berri batean. « Izadiari eta planeta honetako gauza bizien arteo elkarbizitzari buruzko maitasun-gutun bat egin nahi nuen, gizakiak barne. Gizakia animalia bezala aurkeztu nahi nuen besteen artean, guk daukagun ikuspegi horren ordez, hau gure lorategia dela eta horren jabe garela.Gustatuko litzaidake ohartzea pribilegioa dela planeta honetan egotea » azaldu zuen artistak France 24-eko platoan.

 

Erakusketaren inguruko animazio-egitaraua

 

Artisatarekin topaketa uztailaren 13an, hitzaldia « Afrika artearen historian agertzen denean, idazketa tailerrak, bisita gidatuak frantsesez eta euskaraz, tailerrak familian Baionako Bestetan, kontzertua… Hainbat hitzordu antolatuak dira erakusketa honen inguruan. Xehetasunak eta izen emateak: 06 02 42 71 39 / mediation.didam@bayonne.fr

Omar Victor Diop-en erara: zuri dagokizu jostatzea!

 

“Touche pas à mon pote”“Metoo”“Grève de la jeunesse pour le Climat”... XX. Eta XXI. Mendeetako borroka eta protestek gure gizarteak mugiarazten dituzte eta gure bizikidetzaren etorkizuna zalantzan jartzen dute. Borroka hauek ospatu eta Omar Victor Diop-erara eginak diren zure argazki, erretratu edo autoerretratuak bidali. Sormen mezu nabarmenenak, dibertigarrienak eta estetikoenak erakutsiak izanen dira erakusketa denboran. Soporte numerikoak mediation.didam@bayonne.fr mezu elektroniko bidez bidaliak izan behar dira 2023ko irailaren 14a aitzin.

DIDAM – Baiona Hiriko arte garaikideko gunea, Lesseps kaia 6. Sartzea libre astelehenetik igandera 14:00etatik 19:30era, besta egunak barne. Hetsia zztailaren 28tik 30era (Baionako Bestak) > didam.bayonne.fr