Hiri barnearen birmoldaketak eta oinezkotzeak
segitzen dute. Thiers karrikak eta Pasteur plaza
edertuak izanen dira. © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Ingurumena, Bizi hiritarra

Oinezkoen sarea hedatzen da

Hiri barnearen birmoldaketak eta oinezkotzeak segitzen dute. Thiers karrikak eta Pasteur plaza edertuak izanen dira.

Data honetan argitaratua

Denen onurako dira eremu publikoak aldarazten: izan herritar, bisitari, turista edo merkatariak.
Autoa oinezkoen eta landarediaren aldedesagertzen delarik, gutariko guziek preziatzen ditugu lasaitasuna, edertasuna, freskotasuna eta berrituak izan diren karrika eta plazen erabiltzeko erraztasuna.

Thiers karrikatik ikuspegi berri bat Aturriren parean

Hiri barnearen birmoldaketak eta oinezkotze antolamenduari jarraipen bat emateko, - besteak beste Gobernadore karrika eta Bernède karrikaren artean burututakoak - Thiers karrika arrunt eraldatua izan da. Lauzadak eta oinbide hegiak desagertu dira. Karrika guzia hemendik
aitzina maila bakarrekoa izanen da. Bukaeran Bernède karrikakoaren kolore argi berdinekoa izanen den enrobéz estalia da erdiko lauzada. Harrizko lauzaz osatuak dira bazterretako bi oinbideak. Atsegin eremu landareztatuek puntuzkatzen dituzte oinbide zabal horiek.

Auto gutiago, landaredia gehiago

Ordu arte autoaren eragina azkarki jasanik, zirkulazioa baitzen bi zentzuetan bai eta aparkatzeko lekuak bi aldeetan, gaur egun zirkulazio zentzu bakar bat dago Thiers karrikan, Gaztelu Zaharretik Aturrira buruz. Lormand eta Bernède karriken arteko zentzu bikoitza atxikia da. Autoari hartu espazioa oinezkoei eta landareztatzeari itzulia izan zaie.
Ezki handiak zainduak eta balioan ezarriak izan dira. Zerrenda landatu eta koloreztatu zabalak antolatuak izan dira eta jartzeko lekuak ere plantatuak, zurezko oinarri batekin. Minutuko geldigune leku batzuk ere badaude, txirrindulei eskaini aparkaleku batzuen ondoan.

Saltegiak ere balioan ezarriak dira

Merkataritzarako bide estrategikoa da Thiers karrika. Honen ingurumen antolaketak azkartzen dio merkatal erakargarritasuna eta hiriko sartze hori zaintzen du ere. Jacques-Portes plaza eta Herriko Etxearen artean, bulebar landareztatua eta lasaitua bilakatzeak hobetzen du terrazetako erabiltzaileen ingurunea eta merkatarien saltegi aitzindegiak balioan ezartzen aldi berean. Oinezkoei orain errazagoa zaie karrika alde batetik bestera zeharkatzea.

Zinezko plaza katedralaren azpi aldean

2007az geroz oinezkotatua izan den Espainiako karrikaren luzapenean, antolaketen jarraipen bat segurtatzeko eraldaketa bat ekarria zaio Pasteur plazari ere, zentraltasun zeregin bat ukan dezan, aldi berean kalitate handiagokoa, eskuragarriagoa izanen den eta lagun giroa erraztuko duen eremu berri batekin. Hor ere, oinbide eta hegiek lekua uzten diete malda eztiei eta harri nobleari!