Euskera denen aho eta belarrietan © Mintzalasai 

Kultura, Festibala

Mintzalasai 12

Uste baino gehiago garelako, hamaika jardunaldi euskaraz gozatzeko.

Data honetan argitaratua

Irailaren 18tik 24ra, Mintzalasai festibalak euskara eta plazerra lotu eta jarduera original eta berritzaileak proposatzea du xede, bai eta euskara hiri-eremuan gehiago entzun eta ikus dadin. Horren gauzateko eta 12garren urtez jarraian, hainbat ekimen antolatuak dira Baionan. Bixtan dena, animazioak publiko guziari begira hautatuak izan dira belaunaldi guziek euskeraz goza dezaten eguneroko bizitzan. Entzunez edo mintzatuz, zuk ere parte har ezazu.

Xehetasunak : mintzalasai.eus