Lasto zama jaurtiketa © Ville de Bayonne 

Baionako Bestak

Haurrak indartsu

Anitzek parte hartu dute 2023ko Bestetan, beren eguna ofizialki irekitzeko zain Askatasunaren plazan, baita karriketan Encierro Ttikirentzat, Poterne gunean eta Patxa plazan ere, non Gaia elkarteak Euskal Indar Jokoak irakatsi dizkien.

Data honetan argitaratua

Haur giro ona egon da Baiona-ttipi aldeko plaza horretan, non gazteek Toka ikasten ahal zuten – Gipuzkoko sagardo upelen inguruan oldartzen zen erronken antzera, ahal bezain zehazki pieza bat botatuz. Posible zuten sega luzearekin aritzea ere bai, aizkolarien antzerako lana imitatuz ; lastozko zama altxatuz edo jaurtiketan arituz. Manera polita Bestak egiteko moldea transmititzeko!