Publikoa nonbrean etorri da Elkarteen Foroara. © Ville de Bayonne - Anouck Oliviero 

Herriko etxearen bizia

Elkarteak gomitatuak iraileko Foroan parte hartzera

Elkarteen laugarren Foroa 2023ko irailaren 9an (larunbata) eta 10ean (igandea), ospatuko da, Hauts-de-Sainte-Croix kirol gunean. Parte hartu nahi duten elkarteek izena eman behar dute 2023ko apirilaren 16a, igandea, aitzin.

Data honetan argitaratua

Hiriak antolaturik, Elkarteen Foroa bi urtetik behin egiten da. 2021ean, kultura, gizarte, ingurumen eta kirol arloko 200 elkarte inguruk beren jarduerak aurkeztu zizkieten bisitariei. Jende anitz bertaratu zen informazio bila eta hautuak egitera. Asteburu osoan zehar, elkarteek ikastaroak, iniziazioak eta erakustaldiak eskaintzen dituzte.

Parte hartu nahi duten elkarteek 2023ko irailaren 16a aitzin eman behar dute izena. Izen emateak linean deskargatu behar dira gune honetan (Elkarteen espazioa atala).