Hiriguneko hautetsiek eta Aubard, Bamas eta Egarri etxeetako ordezkariek inauguratu dute poloa apirilaren 30ean. © Jean-Louis Hupé 

Merkataritza

Nekazaritzako elikagaien poloa inauguratua izan da Resplandy kaian

Bertako ezagutzaren eta mozkinen erakusleihoa, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko zentro honek, Aubard, Bamas eta Egarri Etxeak hartzen ditu.

Data honetan argitaratua

Euskal Hirigune Elkargoak, Resplandy kaiako lurren jabeak, nekazaritzako elikagaien eraldaketarako polo bat egin nahi izan du bertan, ekoizpen jardueraren eta enplegu kualifikatuen sorkuntzaren alde dituen konpromisoen lldotik.

Baionako aglomerazioaren sarreran eta Mousserolles-eko galdategi zaharretik hurbil kokatua den 9.000 m²-ko azalerarekin, Aubard (jatekoen prestatzaile-urdaitegia), Bamas (gozotegia, txokolategia) eta Egarri (sagardotegia) enpresak leku berean hartzen ditu. Honela, enpresa bakoitzak eraldaketa tailerrak eta salmenta lekuak ditu. Gainera, lurraldeko mozkinei eta jakintzei erakusleiho bat eskaintzen die, eta lantegi horiei aukera ematen die beren garapen proiektuak baldintza ezin hobeetan gauzatzeko.

9 M€-ko inbertsioa

Ekintza horren ahalbidetzeko, Euskal Hirigune Elkargoak hiru lursail utzi dizkiie enpresa horiei, eta espekulazioaren kontrako eta jarduera produktiboa mantentzeko klausulak ezarri ditu.  Obrak 2023ko otsailean hasi ziren, eta enpresek ordaindu zituzten, guztira 9 milioi euroko inbertsioarekin.

Xehetasun gehiagorako www.communaute-paysbasque.fr