Régis La Joie, Nitch (afitxaren eskuinean), 2023ko Bestetako afitxa lehiaketaren garailea, Henri Lauqué, Bestetako Herritik kanpoko batzordeko lehendakaria, bere laguna Benoît Dibarrart, Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta haren kultura sailerako arduraduna Yves Ugaldez inguraturik. © Mathieu Prat 

Baionako Bestak

2023ko afitxa : « ez dut adostasunik bilatu»

2023 bestetako afitxa-lehiaketa afitxa irabazlearen aurkezpenarekin bukatu zen, martxoaren 3an, ostiralan. Ilustratzaile eta komiki egile saria Regis La Joie da, ezizenez Nitch ezagutua, Vannes eko biztanlea.
Topaketa.

Data honetan argitaratua

2023ko Baionako Bestetako afitxa lehiaketaren irabazlea zara, herritarren bozketaz txalotua baita Herritik kanpoko Besta batzordearena ere. Horrelako emaitzarik espero zenuen ?

Régis La Joie : Biziki pozik nago lehiaketaren irabazlea izatearekin, bereziki proposatutako afitxa guziek originaltasun forma bat zutelako. Proposamen bat egin zezaketen bost diseinatzaile grafikoen zerrenda laburrean agertzean, beraz, modu naturalean erran nion nere buruari irabazteko aukera bostetik bat nuela ! Baina emaitza edozein izan ere, banekien dena eman nuela. Bestalde, pozik nintzen nire proposamenarekin, nere buruari erraten bainion atsegin izateko nik ere gustuko dudan zerbait egin behar nuela. Hori egin dut beraz.

Zure afitxa Leon erregearen pertsonaia nagusiaren inguruan agertzen da, Bestetako pertsonaietako bat. Hautu honen bidez, adostasun modu bat bilatu ote duzu ?

Régis La Joie : Hain zuzen ez naiz konsensuala izaten saiatu. Hasiera batean, konposizio bat egin nuen, grafikoki interesgarria zena, baina laster konturatu nintzen ez zuela izaerarik, ez nuela arriskurik hartzen. Leon erregearen pertsonaiatik abiatu naiz, sarritan irudikatua izan baita, ene buruari erranez : Zergatik ez duzu bizkarretik irudikatzen ? Bestetako bastidoretan bagina bezala, haren atzean beraz, jendetzari aurre egiten dion bitartean ». Hau dela eta, ez da nahitaez aho batekoa izan nere familian : aita baionarra duen nere ilobetako batek erran dit adibidez, ez zitzaiola batere ez gustatzen ikuspuntu hori – zergatik Leon erregea atzetik ikusita ?

Zein izan da zure desmartxa artistikoa ?

Régis La Joie : Nire lanean gehien estimatzen dudana sorkuntza da, ideiak aurkitzea… Nere afitxan, ideia nagusia beraz, Leon erregea da, lepoko gorriek sinbolizatutako bestazale andana baten aitzinean, zapi su artifizial baten atzean alaitasuna irudikatzeko.

Koloreen hautaketa, modernoa zein konbentzionala berez etorri ote zaizu ?

Régis La Joie : Saiakera anitz egin dut. Gorria atxiki nahi nuen, fondo batu batean. Lehenik euskal berdea saiatu nuen, baina gehiegizkoa iruditu zitzaidan. Pixka bat topikoa. Batez ere jakinik, Baionako Bestak ez direla soilik euskaldunak. Mundurako irekiera dira, leku guzietatik etorritako parte-hartzaileekin. Beraz, « tarteko » bat irudikatzen saihestu dut euskal gorri eta berde koloreekin. Gero fondo urdin bat probatu nuen gaua gogoratzeko, baina ideia aurreko edizio batean atxikia izan zen. Azkenean, tarteko kolore baterantz abiatu nintzen. Koloreen hautaketa ez da ariketa errexa, baina gustatzen zaidan ariketa bat da. Grafista izan aurretik, duela bi urte, barneko diseinatzailea nintzen !

Zeintzuk dira zure epe laburreko proiektuak ?

Régis La Joie : Bestetako afitxa lehiaketaren irabazleari emandako sariari esker, nire pantaila kalibratzen lagunduko duen tresna batean inbertitzen ahalko dut, koloreak inprimatutakoarekin bat etor daitezen. 

2023ko Baionako Bestetara etorriko zarea ?

Régis La Joie : Familiarekin etorriko naiz, Baionan sortu eta gurasoak han bizi diren Benoît Dibarrart koinatuarekin. Hari eta haren familiari esker izan nuen duela hogei bat urte Baionako Bestetako lehen esperientzia.

Lehiaketa garaian egindako elkarrizketa irakurri hemen

Eztabaida ezinezko emaitza

Régis La Joie –ek proposatutako afitxa proiektua lehena da botoen %34,43rekin, ondotik  datoz Ophélie Dhayere botoen % 23,11rekin,  Audrey Birles % 21,73, Vincent Bergue % 11,7 eta Miguel Urmeneta % 9,03.

Témoignage de Régie La Joie lauréat du concours de l’affiche des Fêtes de Bayonne 2023