Baionako auzapezak Campusaren inaugurazioa egin du Jean-Jacques Lasserre Departamenduko Kontseiluko lehendakariaren, Philippe Lafrique Akitania Berria eskualdeko lehendakariordearen, Philippe Tayeb Aviron Bayonnais Rugby pro-kolehendakariaren eta jokalarien aurrean. © Mathieu Prat 

Kirola, Herriko etxearen bizia

AB Campusa inauguratua

Maiatzaren 30ean, asteartea, Jean-René Etchegarayk, Baionako auzapezak eta Herriko hautetsiek AB Campusa inauguratu dute, eta bertan izan dira onuradunak eta finantza partaideak, horien artean Jean-Jacques Lasserre, Departamendu Kontseiluko lehendakaria, Philippe Lafrique, Akitania eskualdeko lehendakariordea kirolez arduratzen dena, eta Philippe Tayeb, Aviron Bayonnais Rugby pro-ko lehendakaria, bai eta hiritarrak erte,

Data honetan argitaratua

2023. urtearen hasieran entrregatua, AB Campusa AB Etxea proiektu orokorraren osagaietako bat da, eta horren bigarren partea AB zelaia da. Aviron Bayonnais Rugby profesionaleko jokalariei zuzendua, lurraldeko kirol bikaintasunaean parte hartze dutenen ariketa, entrenamendu eta formakuntza gune bihurtzeko ere diseinatua izan da.

AB Campusek, beraz, AB Rugby pro erakundearen lan eremurako erredimendu zentro bat barne hartzen du, hala, kirol formakuntza zentro bat, eskola eta unibertsitate heziketa zentro bat, formakuntzan diren jokalariendako eremuekin bai eta kanpoko publiko batentzat. Espazio btzuk emazteen errugbirako pentsatuak dira Baionako emazteen eliteko errugbirko (ASB), baita kirol elkarterako ere. Era berean, kirolari ohiei laguntza emateko pentsatua izan da ere, birziklapen profesionalean laguntzeko diseinatua izan da, jarduera-sektore ezberdinetako prestakuntzak sortuz, tokiko ehun ekonomikoaren beharrekin lotuz.

Ingurumen-erredimendu handiko proiektua

25 lantegi baino gehiago mobilizatu dira lan honetarako. Etchart/Arotcharen arkitektoen partzuergoak eraman ditu obrak, SEPA – Aturri Herrietako Garapenerako Elkarteak lagundurik, hiriko zerbitzu teknikoen lankidetzan. Arreta berezia ezarri da eraikina hiri-paisaian erabat integratzeko, Herrio Etxearen nahiaren arabera. Eraikinak, 2.700 m² inguruko azalera du bi mailatan garatuta, gutxi gorabehera 960 m²-ko kiroldegi baten inguruan. Proiektu osoa ingurumen-errendimendu handikoa da, E3 C1 mailarekin. Hiriak eraikin funtzional, garaikide eta tranzisio erronkekin bat egin du: kontsumo-oinarria, kudeaketa adimendua, led argiztapena… 134 panel fotoboltaiko instalatuko dira teilatuetan ekainaren bukaeran.

Ekipamendu horren egiteko kostua, Hiriak eramana eta finantzatua, 7,2 M €-koa da, eta horietatik 2,5 M € Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak finantzatuak dira, 500.000 € Akitania Berriko Eskualdeak eta 200.000 € Estadoak (DSIL).

 

Ba ote zenekien?   AB Campusa Euskal Hirigune Elkargoak eta Baiona Hiriak (Montalibet partea) egindako hiri-birkalifikaziorako proiektu orokorrean eta Baionako « Hiri bihotzeko ekintza » programaren esparruan kokatzen da. Tram’buseko T2 linearekin eta Txik Txak sare osoarekin konektatzen da formakuntza zentrora sarbidea errexteko.