Karrikako arteak Baionan © Space Junk 

Karrikako artea euskaraz 

Uda honetan, Space junk elkarteak Baionan diren karrikako arte lan zenbat aurkitzeko bi ibilbide euskaraz eskainiko du. Points de vue festibalaren aitzin-gostua!

Data honetan argitaratua

Bi Street art ibilbide sortuak izan dira, Baionako bi auzotegi ezberdinetan barna diren obrak oinez aurkitzeko.  Bisita gidatu horien xedea Baionako hiria beste manera batean bisitatzea da. Uda honetan, euskara ozen adituko da Maika Lapouble hizlari-gidari esker.

Erraldoiak edo ezohikoak, aire librean erakutsi sorkuntza berri baten lekuko, aurkituko dituzuen freskoek burua galaraziko dizuete segurki.

  • "San Izpiritu" ibilbidea
  • "Baionako gainak" ibilbidea

Uztailaren 27an, 15:00etan

Erreserbatzea : https://www.helloasso.com/associations/praxis-spacejunk-bayonne/evenements/circuit-street-art-en-basque-hauts-de-bayonne-mardi-27-juillet-a-15h00

Abuztuaren 3an, 15:00etan

Erreserbatzea : https://www.helloasso.com/associations/praxis-spacejunk-bayonne/evenements/circuit-street-art-en-basque-hauts-de-bayonne-mardi-3-aout-a-15h00

 

  • Argibideak eta prezioak 
    Bisiten iraupena : 1h30  
    Oinez
     
    Prezioak : 
    - osoa 12€
    - berezia 10€
    - 3 urtez pekoak: urririk
    - familia : %10 beherapen -  3 pertsonez gutienez osatu taldea  haur batekin gutienez (4 eta 18 urte artekoa)
     
    • Harremanetarako: 

    Spacejunk I Bayonne
    Santa Katalina karrika, 35
    64100 Baiona
    +33(0)5 59 03 75 32
    www.spacejunk.tv
    www.pointsdevue.eus