Kalakaño Baionan !

Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Ekainaren 22a arte, Kalakaño-k, haurtzaindegietako haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei zuzendutako animazio anitz proposatzen ditu. Maiatzean, Baionan bi ekitaldi antolatuko dira.

Data honetan argitaratua

Kalakaño, Euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia berriz abian da. 2021eko edizio honetan ere, tailerrak, ikuskizunak, mintzaldiak eta formakuntzak, proposatuak zaizkie haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei, Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldeko hiri eta herri anitzetan, datorren ekainaren 22a arte.

Egitarau aberatsa

Kalakaño, Euskal Hirigune Elkargoak euskarazko haurtzaindegiei segurtatzen dien laguntzaren urteko gertakizun nagusia da. Haurtzaindegiek eragin saihestezina dute euskararen transmisioan, elkargoak euskara ikasteko formakuntzak proposatzen dizkie langileei eta ondorioz, euskarazko haurtzaindegi sare bat egiturarazten du Leha dispositiboaren bidez.

Euskarazko lehen haurtzaroko profesionalen sareko lehen topaketa ekainaren 3an, Luhusoko Harri Xuri gelan izanen da. LEHA haurtzaindegiko langileak, lehen haurtzaroko koordinatzaileak eta Euskal Elkargoko euskara garatzaileak biltzen dituen lantalde baten estreinaldia.

Ezohiko ikuskizunak, tailerrak eta formakuntzak eskainiko zaizkie LEHA sarea osatzen duten 23 egiturei (labelizatuak edo labelizatzeko bidean dira).

Baionako bi haurtzaindegitan

Baionan bi egiturek dute Kalankaño ekitaldian parte hartuko.

Maiatzaren 5ean, Balichon auzotegiko LUMA BAIONA elkarte haurtzindegiko haurrek Urmaela Txiki ikuskizuna ikusiko dute. Kiribil konpainiaren sorkuntza berri hau Senpereko Maitetxoak haurtzaindegi elkartean proposatua izanen zaie. Ikuskizun hau, 2020an Errenteriako Dejabu Panpin Laborategiarekin elkarlanean sortutako Urmaela ikuskizunetik egokitu da. 

Maiatzaren 12an, San Izpiritu herriko haurtzaindegian , Yoga formakuntza proposatua izanen zaie haurtzain-taldeei eta haurrei. Baionako Oinutsik Yoga elkarteak formakuntza segurtatuko du.

Animazio guziak urririk dira, aldiz, euskarazko lehen haurtzaroko profesionalei eta haurtzaindegietako haurrei erreserbatuak dira.

 

Argibide gehiago >Baionan euskarazko harrera segurtatzen duten bi haurtzaindegiak

Gaia barnatzeko > Leha (Euskal Elkargoaren webgunera jo)