Hôtel de Ville de Bayonne © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Informatika

Informazioa birus informatiko baten bidezko erasoaren ondotik

Joan den abenduaren 4an, ostiralarekin, «  cryptominer  » motako birus informatiko baten bidezko erasoa pairatu du Baionako Hiriak. Kripto-moneta bat fabrikatzeko baliabide informatikoak erabiltzea du printzipiotzat. Eraso honen ondorioz, kolektibitatearen informazio sistemaren emaitzak azkarki apaltzen dira.

Data honetan argitaratua

Gure informatika taldeak esku hartu du asteburu osoan gure informazio sistemaren segurtasuna indartzeko eta honen berriz abiarazteko birusa desagarrarazi ondotik.   Abenduaren 7an, astelehenarekin, Hiriko langileek lortu dute apurka gure aplikazio informatikoak berriz erabiltzen hasten.
Haren izaeraz, birusak ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak helburutzat hartu.  Hala ere, ezin da segurtamen osoz erran datu pertsonal batzuk ebatsiak izan ez direnik eraso horren karietara. Ondorioz, Baionako Hiriko informazio sistema erabili duten guziei heldu diren hilabeteetan erne izatera gomitatzen ditugu ebatsiak izan daitezkeen datuak, eta beraiek kolektibitateari helarazi dizkietenak, haien identitatea erabiltzeko edo kontu desberdinetako pasahitzak hartzeko balia baitaitezke. 
Honela erabiltzaileek hobe lukete Baionako Hiriari helarazi dizkieten informazioei begira hartuak izan daitezkeen pasahitzak berriz egitea.

Informazio gehiagorako, harremanetan sar zaitezte Baionako Hiriko Informazio sistemen zuzendaritzarekin.