Accueil de la mairie de Bayonne © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

COVID-19, Bizi hiritarra

Herriko etxearen irekitze ordutegiaren egokitzapena

Gobernuak hartu azken erabakien ondorioz, osasun manuen errespetuan biztanleak eta erabiltzaileak errezibitzen jarraikitzeko Baiona Hiriak bere ordutegiak egokitzen ditu.

Data honetan argitaratua

Urtarrilaren 18tik aitzina, astelehenetik aitzina, Baionako zerbitzuak honela egokituko dira etxeratze aginduaren ordutegi berrietara:

  • Baiona Hiriko zerbitzuak eta instalazioak 18:00etan hetsiko dira, besteak beste ostegunetan 19:00ak arte irekia zegoen Cassin aretoa, Mediateka, kirol ekipamenduak eta hilerriak.
  • Haurren zaintza eta eskolaldi inguruko aktibitateak (haurtzaindegiak eta eskolaldi inguruko harrerak) segurtatzen diren egiturak 18:30 arte irekiak egonen dira.
  • Herriko Etxeko harlekuaren ordutegia den bezala egoten da eta 18:00ak arte errezibituak izanen dira erabiltzaileak.