Lanak

Henri-Grenet zubiaren ikuskapena : asaldurak aurreikusiak

Martxoaren 22tik 26ra barne, Euskal Elkargoak Henri-Grenet zubiaren ikuskatze lanak abiatuko ditu , mareen araberako programa jarraikiz. Asaldurak izanen dira autoketa orenetatik kanpo, sortuko diren trabak eginahala gehien ttipitzeko gisan.

Data honetan argitaratua

Esku hartze horren segurtatzeko, egun guziez eta zirkulazio norabide batean bide lerroetatik bat moztua izanen da, eta oinezkoei eta bizikletei zuzendu espaloia ere. Hunkitu zentzuan ibiliko diren autogidariak  bigarren lerrora bideratuak izanen dira, oinezkoak eta bizikletariak pareko espaloia joan daitezen oinezkoentzako pasabideetatik pasatu beharko dira.
Ibai gaineko nabigazioan eta ibai bazterreko bizikleta bideetan noizbehinkako trabarik izan daiteke ere.