Générations juniors ekimenaren ondoko edizioa uztailaren 12tik abuztuaren 27ra iraganen da. © Ville de Bayonne 

Gazteria

Génération juniors : aktibitate andana bat udan zehar

Baionako Hiriak eramaten duen Génération juniors dispositiboa uztailaren 12tik agorrilaren 27ra izanen da. 7 eta 18 urte arteko haurrei eta nerabeei zuzendua, lehen irakaspenak eskaintzen ditu dohainik hainbat kultur eta kirol aktibitateetan.

Data honetan argitaratua

Aktibitate klasikoenetatik, eskalada, tenisa, futbola, errugbia edo pilota bezalakoak,  modan diren surfa, ur-salbamendua edo biatlon bezalakoetara, kaligrafia, zirkua eta perkusioak bezalako aktibitate orijinalenetatik edo erakargarrienetatik iraganez,  Génération juniors urte guziez arrakasta gaitza biltzen duen dispositiboa da. Horri esker, gazteek interestazen zaizkien aktibitateetan lehen irakaspenak baliatzen dituzte, profesional batzuek lagundurik. Oinarria eraikirik, nahia izanez gero, kirol batasun batean edo elkarte batean esperientzia luzatzeko parada ukanen dute.

Izen emateak linean eginen dira ekainaren 23tik aitzina 9:00etan baionesentzat eta ekainaren 24etik Baionatik kanpo bizi direnentzat.

Argibide gehiago, kontu baten sortzea eta izen emateak > espace-citoyen