Ondarea
Galeries Lafayette: Art déco eraikin ohargarria
Data honetan argitaratua
Orduan Dubrocq jauretxe zen eraikinak hogoi bat urtez Herriko Etxea aterpetzen du ( 1820tik 1842ra). Luzaz xerkatu du bere tokia herriko etxeak hiriko jauretxe eta eraikinetan, gaur egun Askatasunaren plazan den eraikinean 1843an plantatu aitzin. XX. mendearen hastapen-hastapenean, beste bokazio bat iragartzen da: Aux Dames de France saltegiak ateak 1907an zabaltzen ditu.
Aux Dames de France saltegietako arkitektura eredua
Paristar aireak hartzen ditu Baionak, Thiers karrika eta honen hoteletara ematen duen Art nouveau estilo ederreko saltegi zentral handiarekin. 1920 hamarkadaren bihotzean, ordutik aitzina Arte déco-a da modernitatea dakarren estiloa. XX. mendearen hastapeneko saltegia estilo horrekin eraikia da. Louis eta Benjamin Gomez, baionar arkitekto bikote famatuak eraldatzen eta goratzen dute eraikina, Paris-France sozietate anonimoaren konduko. Saltegia sakonki berrantolatua da aitzinaldean bezain bat – Art déco idazketa eta berinazko hegazpeekin- barnean ere. Mauméjean-en izenpedura dakarren berina teilatu miresgarria, erdiko ezkaratze handia libratzeko saltegi zolan kokatu eskailera etxea, burdina landuaren presentzia azkarra bezain sotila, garai hartan modari jarraikiz burutu eraldaketak dira. Gure plazer handienerako beti bisitatuko dugun modernitatez eta dotoretasunaz beteriko obraren ezaugarriak dira barneko apainketan burutu burdina eta berinaren arteko nahasketa, estaiak eta erdiko berina teilatua begiratzera bultzatzen gaituzten saltegiaren bolumen handiak.