Bezeroek haien tokiko mozkin saskiak berreskuratzen dituzte asteazken arratsaldeetan Euskaldunen plazan. © Baiona Hiria - Mathieu Prat 

Merkataritza

Fideltasun-karta Hiriko Laborarien hitzorduko bezeroentzat

Hemendik aitzina Hiriko Laborarien hitzorduko bezeroek fideltasun-karta eska dezakete. Hamargarren manatzean 10 €ko eros-bonoa erdietsiko dute, baionako saltegietan erabiltzekoa.

Data honetan argitaratua

Lehen konfinamenduaren garaian plantan emana, Baiona Hiriko Laborarien hitzorduak tokiko eta sasoiko mozkinekin soilik egin asteroko saskiak linean osatzeko proposatzen ditu. Gisa horretan karta ostegun guziez aldatzen da ondoko astearte arte saskia manatzeko eta Euskaldunen plazan asteazken arratsaldean berreskuratzeko.

Mementoan : zerriki bio, eskuz egin izozkiak,arrainki keztatua, Landetako zainzuriak, ogi biologiko mota ezberdinak, ... Eta beti bezala frutuak, barazkiak eta etxaldeko gasnak....
Argibide gehiago eta erreserbatzeak > producteurslocaux.bayonne.fr